XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osakidetzaren eta Gurutze Gorriaren artean izenpetutako hitzarmenari buruzkoa.

Osakidetzaren eta Gurutze Gorriaren artean izenpetutako hitzarmenari buruzkoa, Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egina.

(Osoko Bilkuraren erabakia)

(05/11.02.01.0098)

Eusko Legebiltzarrak, 1996ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ezestea Osakidetzaren eta Gurutze Gorriaren artean izenpetutako hitzarmenari buruzko legez besteko proposamena.

Legebiltzarraren Araudiko 97. artikuluan xedatutakoa betez, agintzen da erabaki hori Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.

Eusko Legebiltzarrak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita zazpian balio osoz egindako osoko bilkuran, behin eztabaidatu ondoren Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Osakidetzaren eta Gurutze Gorriaren artean izenpetutako hitzarmenari buruzkoa, ezetsi egin du legez besteko proposamen hori.

Eta horrela jasota gera dadin, ziurtagiri hau egiten dut Eusko Legebiltzarreko lehendakari jaun txit gorenaren oniritziarekin, Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hogeita zazpian.

Mahaiko bigarren idazkaria, Julián Orella Barrios.

Oniritzia, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.